Erabiltzailearen login-a

Albisteak

Euskaraz bizi nahi dut! ekitaldia

urriaren 16an: Hamaika 11n Nafarroa Oinez Tafallan

Datorren urriaren 16an Tafallako Garcés de los Fayos ikastolak hartuko du bere gain 2011ko Nafarroa Oinezen antolaketa.
Tafallako ikastolak Bigarren Hezkuntza (DBH) hartuko duen eraikin berria egiteko baliatuko du Nafarroa Oinez; hala, egun erabiltzen den eraikina arintzean, bertan Haur eta Lehen Hezkuntza baldintza egokietan irakasten jarraitu ahal izanen da.

Igorren euskaraz bizi "Inbiu 2011" jaialdian

Berriozarren euskaraz bizi!

Aste berezia antolatu dute Berriozarren "Euskaraz bizi" lelopean. Egitaraua: Irailaren 28an,18:30ean, Lantzeluzen pilota partidak eta jolasak; 19:30ean, irakurleen kluba liburutegian. Irailaren 29an, 19:00etan, "izan euskaldun" egitasmoaren aurkezpena Auzalor euskaltegian. Irailaren 30ean, 20:30ean, triki-poteoa kulturgunetik. Urriaren 1ean, Ilargi parkean, 11:30ean Arditxo eguna; 14:00etan bazkaria; 17:00etan,Txanogorritxu rock haurrentzako ikuskizuna; 18:00etan

"Tabernariei euskaraz" bideo lehiaketa antolatu dute Urola garaian

Tabernariei euskaraz gaiarekin, bideo esketxen lehiaketa antolatu dute Zingizango eta Zintzo-Mintzo Euskara elkarteek Urola Garaiko Euskara Zerbitzuekin batera. Urola Garaikoa izatea eta 16 urtetik gora izatea dira baldintzak.

Familia euskaldunak eta etxeko langileak lan harremanean euskaraz hasteko ikastaroa: NEL (Nik ere Euskaraz Lanean).

2011ko urritik aurrera familia euskaldunetan lan egiten duten laguntzaileei eta beraien enplegatzaileei zuzendutako euskara ikasteko proiektu pilotu bat eskainiko da. NEL proiektu honen berritasuna da familiek eta laguntzaileek elkarrekin ikastea, pausoz pauso, beren lan-harremana euskarazkoa izan dadin.

IV. euskararen eguna Zarautzen, irailaren 3an.

Datorren irailaren 3rako, Zarauzko EHE eta AEKk IV. Euskararen Eguna antolatu dute. “HARROTASUNEZ, EUSKARAZ BIZI!” da aurtengorako aukeratu duten leloa. Antolatzaileen esanetan, Zarautz nahiz Euskal Herri osoan euskaraz bizi ahal izateko ezinbestekoa da harrotasunez bizitzea, euskaldun izatearen harrotasunez bizitzea. Negu Gorriak taldearen abesti hark zioen bezala: “EUSKALDUNA NAIZ ETA HARRO NAGO!”. Urtero bezala, ekitaldi mordoa antolatu dute IV.

Oiartzungo Txost pilota elkarteak bat egin du "Euskara Elkartera" egitasmoarekin

Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak 2006an sortu zuten Euskara Elkartera egitasmoa, elkarteetan euskararen erabilera indartzeko asmoz. Ia 30 elkartek egin zuten bat orduan egitasmoarekin, horietako 25ek jarraitzen zuten, eta orain hiru elkarte berri batu dira, tartean Txost pilota elkartea.

Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz, EAEn

Gidabaimenaren prestakuntza akademikoa eta B gidabaimenaren azterketa teorikoa egiteko baliabide teknikoak prestatu ditu Eusko Jaurlaritzak. Nolanahi ere, azterketa praktikoa ere euskaraz egitea Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren azken erabakiaren baitan dago oraindik.

Txileko ikasleriaren eskariak, baita euskaraz ere!

Sailak:

posta-e. mezua idatzi Sindikatu

EUSKARAREN GIZARTE ERAKUNDEEN KONTSEILUA
Gipuzkoa Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 ANDOAIN Tel. (00 34) 943 591 200
Lapurdi 1, Arsenal Plaza 64100 BAIONA Tel. (00 33)0559 255 041
Nafarroa Garaia Alkaiaga industria poligonoa, Banarta kalea 6, 31789 LESAKA Tel. (00 34) 948 638 156

Aztiker eta KAMek elkarlanean egina