Erabiltzailearen login-a
Euskaraz bai hilabetea Uztaritzen
Ekimenaren azalpena
Herriko Etxeak, Uztaritzeko Euskaraz bai jarraipen taldeak eta Kontseiluak Euskaraz bai hilabetea aurkeztu dute. Uztaritzeko merkatuan egin den aurkezpen ekitaldian 'Uztaritzen Euskaraz bai' plaka ezarri dute herriko sarreran, herriko plakaren ondoan. Modu honetan, Herriko Etxeak euskararekiko eta Euskaraz bai desmartxarekiko atxikimendua adierazi du. Euskararen normalizazioaren aldeko borondatea bada Uztaritzen. 2007ean hasi ginen lanean Uztaritzen Bai Euskarari Akordioarekin herritar batzuen kezkei erantzun nahian. Geroztik, hainbat eragile engaiatu dira Bai Euskarari Ziurtagiriaren bitartez eta euskararen normalizazioaren inguruko hainbat ekimen antolatu dira. Hiru urteotan uztariztarrei euskaraz bizitzeko aukerak eskaintzen lan egin da. Hori da justuki Euskaraz bai hilabetearen helburua: euskaraz bizitzeko aukerak sortzea. Ikus egitaraua atxikian.
Webgunea
http://www.kazeta.info/euskalherria/uztaritzek-ere-euskara-ospatzen-du-martxoan
Antolatzailea
Jarraipen Batzordea
Non
Helburua
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| uztaritze Euskaraz bai Hilabetea 2010 mar.pdf | 275.03 KB |
- Izena eman komentarioak eransteko
| |
|
EUSKARAREN GIZARTE ERAKUNDEEN KONTSEILUA
|
Aztiker eta KAMek elkarlanean egina |

