Erabiltzailearen login-a
Euskaraz seguruago kanpainaren balorazioa
'Euskaraz seguruago' kanpainari amaiera eman dio Kontseiluak eta ekimenaren balantzea egin du. Ikusi datuak atxikitako dokumentuetan Badira sei hilabete herritarrek egindako eskaerak aseguru-etxeei bideratu zitzaiola. Denbora honetan lanean jarraitu du Kontseiluak instituzioekin eta aseguru-etxeekin harremanetan jarriz.
Herritarren partehartzea eskertu nahi du Kontseiluak, horri esker, honakoak egin baitugu:
· Euskal Herriko instituzio gorenekin batzartu gara eta, kanpainaren emaitzen datuak helarazteaz bat, bezeroen eskubideak bermatzeko urratsak ematea eskatu diegu.
· Gainera, aseguru-etxeei helarazi diegu beren zerbitzua euskaraz ere jasotzeko bezerook dugun nahia, eta gogorarazi diegu zerbitzuak euskaraz jasotzeko eskubidea badugula. Zorionez, urratsak emateko konpromisoa erakutsi dute hainbat aseguru-etxek. Atxikita dituzue euskarazko zerbitzua eskaintzen ote duten galdetuta konpainiek emandako datuen zerrenda.
Pozik gaude izandako eraginarekin eta horrelako ekimenak laguntzen jarraitzeko deia luzatzen dizugu, bai baita zer egina oraindik. Guztion konpromisoak lagunduko du euskararen normalizazioa bizkorrago lortzen.
Esan bezala, eskerrik asko zure ahalegina egiteagatik.
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| Euskaraz seguruago - BALANTZEA.pdf | 560.1 KB |
| Aseguru-etxeen euskarazko zerbitzuak.xls | 35.5 KB |
- Izena eman komentarioak eransteko
| |
|
EUSKARAREN GIZARTE ERAKUNDEEN KONTSEILUA
|
Aztiker eta KAMek elkarlanean egina |

