Erabiltzailearen login-a

Babesleak


bilbao euskara

Albisteak

Udalen neurketa: euskalgintzarekin batera 60 herritan!

Dakizuenez, udalen hizkuntza-politiken ebaluazioa egiten ari da Kontseilua. Horretarako, herrietako euskalgintzaren laguntza eskatu du eta emaitza bikaina izan du deiak, dagoeneko 60 herritako euskalgintzako bilguneek baiezkoa esan baitute.
Esker mila guztioi!

Bortzirietan murrizketa handiak euskararentzat

Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2010eko plangintza eta aurrekontua onartu dira, baina murrizketa handiekin. Segidakko loturan duzue bost herrie­tako euskara batzordeetako kideek egin duten balorazioa.

Haur eskola euskalduna behar dute Iruñeako Buztintxurin

Haur Eskolak Euskaraz, CCOO, LAB, STEE-EILAS, ELA, Sortzen-ikasbatuaz eta Iruñeko Udal Haur Eskoletako langileen komiteek egin dute agerraldian haur eskola euskalduna aldarrikatu dute Buztintxurin

Duela zazpi urte...

Duela 7 urte, otsailaren 20an, ziurtagiriaren herrietako lehen banaketa-ekitaldia egitekoak ginen Tolosan.

UEMAk abizenak euskal grafiaz jartzeko kanpaina jarri du abian

Arteche, Aguirre, Goicoechea, Echenique, Echeverria… Zure abizena horietako bat da? Zenbat aldiz pentsatu duzu abizena euskaratu beharko zenukeela?

Hezkuntza Deialdia

Euskal Herriak Bere Eskolak "Hezkuntza Deialdia" izeneko ekimena jarri du martxan. Ekimenaren helburua da hezkuntza mugimendua indartu eta eraikuntza, eta mobilizaziora igarotzea. Ekimen nagusia MARTXOAREN 13an, BILBOn egingo den EKITALDI ETA MANIFESTAZIO NAZIONALA izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero: hezkuntzadeialdia@euskaleskola.org

Zure udalaren hizkuntza-politikaren neurketan parte hartu nahi?

2006 urtean udalen Hizkuntza-politiken lehenengo ebaluazioa egin zuen Kontseiluak. Orain, herrietako euskaltzaleongana jotzen dugu berriro ere, ebaluazioa egiteko ezinbesteko zaizkigun datuen bilketan parte hartu eta Kontseiluarekin elkarlanean aritzea eskatzeko.

Isuna takografoa euskaraz izateagatik!

Garraiolari bati 4.601 euroko isuna jarri dio Guardia Zibilak, Jaenen, takografoa euskaraz izateagatik.

Abian gara

Kontseiluak mintegia egin du Azkaine, Donibane Lohitzune, Uztaritze eta Ziburuko euskalgintzako kideekin.
Bileraren lehen zatian iaz herri bakoitzean burututako lanen birpasa egin da. Bigarren zatian, herrietako euskalgintzako erakundeekin batera Kontseiluak 2010ean garatuko dituen egitasmoak azaldu dira.

BAIrañain!

Ziurtagiriaren ekitaldia Barañainen

Barañainen Ziurtagiriaren laugarren banaketa ekitaldia ospatu dute. Herriko 36 enpresa, saltoki eta era guztietako entitatek eskuratu dute Ziurtagiria, eta horietatik lau berriak dira. Emaitza bikain hori Ika Sahats euskaltegiaren eta euskalgintzako gainerako kideen lan onaren erakusgarri da. Hori da bidea!

posta-e. mezua idatzi Sindikatu

EUSKARAREN GIZARTE ERAKUNDEEN KONTSEILUA
Gipuzkoa Martin Ugalde Kultur Parkea - 20140 ANDOAIN Tel. 943 591200
Lapurdi 1, Arsenal Plaza 64100 BAIONA Tel. 0559 255 041
Nafarroa Garaia Martzelo Zelaieta 75, U3, 13. bul. - 31014 IRUÑEA Tel. 948 384 680

Aztiker eta KAMek elkarlanean egina