Erabiltzailearen login-a

Albisteak

Euskal Konfederazioa frantsez hutsezko seinaletika estaltzen

Euskal Konfederazioak Baionako Ametzondo itzulgunean ezarritako seinalitika elebakarra estali du. Ekintza sinboliko horren bidez, seinalitikak elebiduna izan behar duela aldarrikatu dute.

BERRIA PDFn Jaso edonon

Eguneroko BERRIA eskuratzeko aukera zabala.
* Egunean egunekoa erosi nahi duenarentzat: deskargak (egunean nahi adina, prezio berean).
* BERRIA eroso jaso nahi duenarentzat: maiztasunaren araberako harpidetza. Eguneko BERRIA izateaz gain, aurreko 15 egunetako aleak kontsultagarri izango ditu.

Edozein ordenadoretik (etxetik, lantokitik...) egin ditzakezu deskargak.

Eman izena eta erosi BERRIA.

San Ferminetan ere euskaraz bizi!

Iruñeko Jarauta kalean dagoen Depor Taberna euskaltzaleak San Ferminak ere euskaraz bizitzeko egitaraua prestatu du. Bertso-bermutak, herri-bazkariak eta kontzertuek hainbat eta hainbat euskaltzale bilduko dituzte heldu diren uztailaren 11 eta 12an. Euskaraz Bizitzearen aldeko hautuari hauspoa emateko kamisetak ere salgai izango dituzte aipatu tabernan.

Bodegikan ere aukera izango duzue.

'Euskararen berreskuratzea, hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk' liburua eta dokumentala eskuragarri

'Euskararen berreskuratzea, hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk' liburua eta dokumentala sarean jarri dituzte. Liburua osorik ikus daiteke pdf motako dokumentu gisa eta pelikula atalka ikus daiteke, Garabideren webgunetik sartuta edo Vimeo atarian zuzenean sartuz [http://vimeo.com/12287219].

Dokumentalak euskaraz ARGIA.com-en

Euskarazko dokumentalak argitaratuko ditu Argiak horretarako sortu duen kanal berrian. Helburua da sareko euskarazko dokumentalen biltegi izateaz gain, euskarazko dokumentalez gozatu nahi dutenen erreferentziazko gune bilakatzea. Oraingoz hiru dokumental daude ikusgai: Iparraldea XXI, To Shoot an Elephant eta Ni Basatia Naiz. Hilabete bakoitzaren lehen egunean eta 15ean joango dira lanak argitaratzen. Hurrengoa: Itsasoaren Alaba.

Mintzaldia Barkoxeko 'Xahakoa' pastoralaz

Uztailaren 13an, Baionako Euskal Erakustokian, mintzaldia eskainiko dute Barkoxeko pastoraleko eragile nagusiek, herri honek uztail hondarrean plazaratuko duen 'Xahakoa' pastoralaz.

UEU Baiona: Iparraldeko egoera sozio-demografikoaren azterketa eta analisia

Uztailaren 8an, hitzaldia antolatu du UEUk bere 38. ikastaroen baitan. Iparraldeko egoera sozio-demografikoaren azterketa eta analisiak aurkeztuko dituzte.

Euskal Herria Zuzenean 2010

Uztailaren 2,3 eta 4an ospatuko da, Heletan (Nafarroa Beherea)

Zuia euskaraz 2010 ospatu da

20 urteurreneko batzarra egin zuen Bortzirietako Euskara Mankomunitateak

Bortzirietako euskara batzordeetako kideak Etxalarko Kultur Etxean elkartu ziren larunbat honetan, Euskara Mankomunitatearen Batzar Orokorra egiteko. Mankomunitatearen egoera izan zuten aztergai, eta, aitzinera begira, euskararen normalkuntzarako tresna eraginkorra izaten segitu dezan ziurtatu beharreko gutxieneko baldintzei buruz jardun ziren. Horrekin batera, euskara batzordeen egoerari buruz ere egin zuten gogoeta.
Aurten mankomunitateak 20 urte ospatu ditu, eta, horren inguruan, hainbat ekitaldi aurreikusten dituzte euskara batzordeek.

posta-e. mezua idatzi Sindikatu

EUSKARAREN GIZARTE ERAKUNDEEN KONTSEILUA
Gipuzkoa Martin Ugalde Kultur Parkea - 20140 ANDOAIN Tel. 943 591 200
Lapurdi 1, Arsenal Plaza 64100 BAIONA Tel. 0559 255 041
Nafarroa Garaia Bittiria plaza 8, behea - 31770 LESAKA Tel. 664 328 733

Aztiker eta KAMek elkarlanean egina