Erabiltzailearen login-a

Jasotako azken ekimenak

Berba xelebren lehiaketa

Abenduaren 3an Euskararen Eguna da, eta euskara maite dugula adierazteko lehiaketa bat proposatzen dizuegu. Hain zuzen, eskualdeko hainbat herritan "Berba Xelebreen Lehiaketa" antolatu dugu. Lehiaketan parte hartzeko, lehendabizi, zure euskalkiko berba xelebreren bat aukeratu (edo esakera zaharren bat), zure gustukoena, zuretzat esanahi polita duena. Ondoren, herriko hainbat tokitan (tabernetan, toki publikoetan...) papertxoak eta postontziak jarri ditugu. Beraz, BETE PAPERTXOA ZURE BERBAREKIN ETA DATUEKIN ETA BOTA POSTONTZIRA!!!
0

Tabernareiei euskaraz bideo leihaketa

Urretxu-Zumarragako Zintzo Mintzo eta Legazpiko Zingo Zango euskara taldeek, eta Urola Garaiko Euskara Zerbitzuak antolatuta, tabernetan euskararen erabileran eragiteko bideoklip lehiaketa antolatu zuten. 5 bideo aurkeztu zituzten.
0

Antzerki eta bideo-tailerra gazteekin

Ziburuko Larzabal Kolegioan tailerra antolatu dute ikasleekin, antzerkia landu eta egindako lana bideoz jasotzeko.
5
Bataz bestekoa: 5 (1 balorazio)

Beharsarea.net

Beharsarea Getxon euskaraz egiten den lana eskaini eta eskatzeko tresna sinple eta eraginkorra da. Beharraren adiera biak uztartzen ditu: lana eta alor horretako premiak uztartzeko gunea da Beharsarea.
5
Bataz bestekoa: 5 (1 balorazio)

IKERKETA: euskara publizitatean?

Bizarrain elkarteak ikerketa egin du Altzako postontzietako publizitatean euskarak duen presentziaz. Gainera sinadurak bilduko ditu saltegiei eskatzeko publizitatea euskaraz ere egitea. Lan horren berri eman dute Hitza eta Noticias de Gipuzkoa egunkariek.
0

MINTZA EGUNA ELIZONDON

Ekainaren 4an Elizondon ospatuko dugu aurten Mintza Eguna seigarren aldiz. Mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duten milaka lagunei eskainitako eguna da, uda aurretik, antolatzen den bilkura handia, Euskal Herri osoko Solaslagun, Mintzalagun, Berbalagun, Solaskide eta Mintzakideak elkartzeko eguna.
0

BEHIKAKA.COM

Xorroxin Irratiak antolatutako Behikaka.com ekimenaren 3. edizioa martxan da jada.
0

ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ, 5000 baietz!

Erronka berri bat aurten tolosaldeko herritarrentzat, baietz egin 5000 deklarazio euskaraz!!. Martxoaren 28an, "moskeo" kanpaina hasi zen "5000 baietz" kartelak jarrita herrietan. Apirilaren 4an berriz, kanpaina honen informazioa eta azalpenak eskaini genituen prentsaurreko baten bitartez. Ondoren orri informatiboak banatu ditugu, eta eskualdeko hedabideen bitartez, errenta aitorpena euskaraz egiteko eskubidea eta aukera badutela jakinaraziz, herritarrak horretarako zer-nolako gestioak egin behar dituzten argitu dizkiegu.
0

EUSKARA DANTZAN

Hernaniko Udalarekin elkarlanean, hainbat erakundek garatu duten “Euskara eta Euskal kultura eskuragarri” programaren baitan, bereziki etorkinei eta beste kulturetatik datozenei zuzendua, honakoa proposatzen dugu:
0

Debarroa lehiaketa euskaltegian

Debarroako inguruneaz nekazaritzaz, geografiaz, ohitura eta festez eta euskal kulturaz ikasteko modu praktiko bat.Bertan itsasotik, mendi-mendi eta herriz-herriz pasako dira jokalariek, beste batzuek ordea putzutik ezin irten larri, beste jokalari bat etorri arte. Mahai joku honen bitartez, euskara lantzen dugun bitartean, gure herriaz zerbait gehiago ikasteko modu eraginkorra eta erakargarria.
0

posta-e. mezua idatzi Sindikatu

EUSKARAREN GIZARTE ERAKUNDEEN KONTSEILUA
Gipuzkoa Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 ANDOAIN Tel. (00 34) 943 591 200
Lapurdi 1, Arsenal Plaza 64100 BAIONA Tel. (00 33)0559 255 041
Nafarroa Garaia Alkaiaga industria poligonoa, Banarta kalea 6, 31789 LESAKA Tel. (00 34) 948 638 156

Aztiker eta KAMek elkarlanean egina