Erabiltzailearen login-a

Jasotako azken ekimenak

Behikaka.com (2)

Baztango Xorroxin irratikoek egoera ekonomikoa nahiko zaila dute (dirulaguntzak aunitz murriztu dira) eta hori dela eta, Behikaka.com ekimena antolatu dute bigarrenez, dirua biltzeko. Zozketa berexia, polita, umoretsua eta erakargarria da. Xorroxin irratiaren egoitza parean dagoen zelaian 3 behi izanen dira. Behi bakoitzak sari bat banatuko du eta beren kakek erabakiko dute zeintzuk diren irabazleak. Uztailaren 24an, larunbatarekin arratsaldeko 5:30etik aitzinera.

Euskal Herriko legenda eta ipuin zaharren etenik gabeko irakurraldia

Hendaiako Euskal Herriko legenda eta ipuin zaharren etenik gabeko irakurraldi publikoa egin dute, sei orduz (14:00etatik - 20:00etara), Mediatekan. Bakoitzak parte hartu ahal izan du (5 minutuz), aitzinetik abisatuz.

II Bertso Hautatuen Lehiaketa- afaria

BAGERA eta Antiguako Txirain elkarteek, eta Irutxuloko Hitzak elkarlanean antolatutako II bertso hautatuen lehiaketa-afaria ekainaren 18an izango da Txirain elkartean. Lehiaketan parte hartzeko aukeratutako bertsoa ekainaren 10 baino lehen aurkeztu behar da eta afarira joateko izena eman behar da eta 15 euro ordaindu behar dira. Afarirako izena emateko azken eguna ekainaren 16 izango da. Bertso hautatuen lehiaketaren oinarriak segidako loturan.

'Hitza Jasoz' proiektua

'Hitza Jasoz' proiektua garatzeko hitzarmena sinatu dute Badihardugu elkarteak eta Usurbilgo Udalak.

Ahozkotasuna lantzen haurrekin

Jendaurrean hitz egiteko oztopoak eta beldurrak gainditzeko ikastaroa egin dute 9 urtetik 12 urte bitarteko 1000 ikaslerekin, Donostian. Euskararen Udal Patronatuak eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak garatu dute ahozko komunikazioan trebatzeko programa.

Errotulu nagusiak ere euskaraz

Oiartzungo Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Udalak merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa dute abian. Egitasmo honen baitan egin dute establezimenduetan errotulu nagusiak euskaraz jartzeko kanpaina.

Euskarazoka

Gernika-Lumoko udalak 'Euskarazoka' antolatu du euskarazko produktuekin. Udaleko Euskara Zerbitzuak eskolekin eta elkarteekin elkarlanean argitaratutakoak, beste erakunde batzuekin jorratutakoak eta beste bide batzuetatik lortutako material interesgarriak daude, guztiak herriko egunerokotasunari eta hurbileko euskarari lotuak. Guztira 32 bat produktu.

"Dendariak saritu!" kanpaina

Urola Garaia Mankomunitateak eskualdeko merkataritzan euskararen erabilera bultzatzeko martxan duen planaren barruan, dendariak saritzeko kanpaina egin zen joan zen abenduaren 3tik urtarrilaren 7ra bitartean

Kurtso bukaerako Bertso Bazkaria

Bertso Bazkaria antolatu dute Santurtziko Berbalagun eta euskaltzaleon gozamenerako. Ekainaren 19an, 14:30ean, Mamarigako Itsasoko Ama eskolan.

JULIAN JANTZI, HARRIZKO ZENTINELA, LAUDION

Hego Amerikako inkek Ackon-Cahuac, 'harrizko zentinela' esaten zioten begien aurrean zuten mendi erraldoi eta sakratuari. Hortik kontinente horretako gailur garaiena izendatzeko ACONCAGUA izena...

posta-e. mezua idatzi Sindikatu

EUSKARAREN GIZARTE ERAKUNDEEN KONTSEILUA
Gipuzkoa Martin Ugalde Kultur Parkea - 20140 ANDOAIN Tel. 943 591 200
Lapurdi 1, Arsenal Plaza 64100 BAIONA Tel. 0559 255 041
Nafarroa Garaia Bittiria plaza 8, behea - 31770 LESAKA Tel. 664 328 733

Aztiker eta KAMek elkarlanean egina