Erabiltzailearen login-a
“BIXI BIXI” irratsaioa
Ekimenaren azalpena
Hirugarren urtez jarraian, berriz ere abian da “BIXI BIXI” irratsaioa Segura Irratian. HITZ EDO IRRI EUSKARAZ ELKARRI euskara taldeak proposatuta, 2007ko urrian jarri zuten martxan irratsaioa, Segurako Udalarekin lankidetzan. Aurtengo saioak ere, asteazkenetan egingo dituzte zuzenean, 12:15etik 13:15era, eta errepikapenak ostegunetan 19:00etan eta igandeetan 08:00etan emango dituzte. Astero elkarte zein erakundeetako ordezkarien presentzia izaten du, horien artean euskara elkarteko kideak eta Segurako EBPNren kudeatzailea. Era berean, ERLETXOAREN bisita jasotzen dute. Erletxoak batzuetan EZTIA ekartzen du, besteetan berriz EZTENA, beti ere gure hizkuntzaren aldeko-kontrako jarrerak saritu edota salatzeko.
Antolatzailea
HITZ EDO IRRI EUSKARAZ ELKARRI euskara taldea Segura Irratia
Non
Helburua
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| Segura irratia - Saio eredua _10-03-10.pdf | 90.09 KB |
- Izena eman komentarioak eransteko
| |
|
EUSKARAREN GIZARTE ERAKUNDEEN KONTSEILUA
|
Aztiker eta KAMek elkarlanean egina |

