Erabiltzailearen login-a
20 urteurreneko batzarra egin zuen Bortzirietako Euskara Mankomunitateak
Bortzirietako euskara batzordeetako kideak Etxalarko Kultur Etxean elkartu ziren larunbat honetan, Euskara Mankomunitatearen Batzar Orokorra egiteko. Mankomunitatearen egoera izan zuten aztergai, eta, aitzinera begira, euskararen normalkuntzarako tresna eraginkorra izaten segitu dezan ziurtatu beharreko gutxieneko baldintzei buruz jardun ziren. Horrekin batera, euskara batzordeen egoerari buruz ere egin zuten gogoeta.
Aurten mankomunitateak 20 urte ospatu ditu, eta, horren inguruan, hainbat ekitaldi aurreikusten dituzte euskara batzordeek.
- Izena eman komentarioak eransteko
| |
|
EUSKARAREN GIZARTE ERAKUNDEEN KONTSEILUA
|
Aztiker eta KAMek elkarlanean egina |

