Erabiltzailearen login-a

Jazzaldian behatzaile

Ekimenaren azalpena

Datorren uztailaren 21ean, ia astebetez, Donostia jazz musikaz jantziko da eta BAGERAk Jazzaldian egiten den euskararen erabilera behatuko du, urtero bezala. Behaketa ahalik eta osatuena egin ahal izateko, kontzertuetara zoaztenen laguntza behar-beharrezkoa zaigu. Horregatik proposatzen dizugu zu gure behatzaile izatea! Egin beharrekoa oso sinplea da, segidako loturan topatuko duzun fitxa bete ikuskizun bakoitzeko datuekin. Eta ondoren guri helarazi posta arruntez (BAGERA Katalina Eleizegi 36 behea 20009 Donostia) edo posta elektroniko bidez: bagera@bagera.net. Edozein zalantza izanez gero, gurekin harremanetan jarri aurreko posta elektronikoan edo 943467181 telefonoan. Jasotako datuekin txostena osatu eta, besteak beste, antolatzaileei jakinaraziko die BAGERAk zein den euskararen egoera jaialdian eta proposamenak aurkeztuko dizkie.

Webgunea

http://www.bagera.net/Bageranet/Bagera/Behaketa/BehaketaFitxa.doc

Eragileak

Non

Donostia

Helburua

Kulturgintza · Hizkuntza eskubideak

0

posta-e. mezua idatzi Sindikatu

EUSKARAREN GIZARTE ERAKUNDEEN KONTSEILUA
Gipuzkoa Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 ANDOAIN Tel. (00 34) 943 591 200
Lapurdi 1, Arsenal Plaza 64100 BAIONA Tel. (00 33)0559 255 041
Nafarroa Garaia Alkaiaga industria poligonoa, Banarta kalea 6, 31789 LESAKA Tel. (00 34) 948 638 156

Aztiker eta KAMek elkarlanean egina