Erabiltzailearen login-a

Nola parte hartu

Euskalgintzaren mapa direktorioaren asmoak ez dira makalak eta beraz, euskararen normalizazioan lanabes erreferente bilakatze bidean bertako edukiak osatu eta eguneratuta mantentzeko ezinbestekoa da zuen guztion parte hartzea.

Direktorio honek 2 maila eskaintzen ditu bertan parte hartzeko:

  1. Webgunean zehar nabigatu eta euskalgintzako erakundeen ekintzak eta egituraketa IKUSI.
  2. Webgunean zehar nabigatu eta euskalgintzaren erakundeen ekintzak eta egituraketa IKUSTEAZ GAIN BERTAKO INFORMAZIOA OSATU. Era honetan parte hartu nahi baduzu ezinbestekoa da webgune honetan erregistratzea.

Nola topatu edo eta osatu bertako informazioa?

Edukia 3 atal nagusitan barnebiltzen da:

tresnak

Herri eta erakundeen databasea

Udalerrien nahiz erakundeen egituraketaren inguruko datuak ikusi eta editatzeko aukera eskaintzen du atal honek inprimaki baten bitartez (inprimakiak berak hainbat azalpen jasotzen ditu)

  • Nola editatu?
    1. Erregistratu edo izena eman
    2. Klikatu edizioan,inprimakia bete eta bidali

    Bestalde, aukeratutako udalerriko euskalgintzaren erakundea planoan kokatuta ikusteko aukera izango dugu.

  • Nola kokatu?
    1. Erregistratu edo izena eman
    2. Oraindik kokatuta ez dagoen erakundearen edo udalerriaren markadorea (gezia) saguaz dagokion lekura mugitu eta jarraian orrialdea eguneratu.
    ideiak

    Ekimenak

    Euskararen normalizazioan esanguratsuak izan daitezkeen hainbat ekintza ikusi eta ideiak jasotzeko aukera eskaintzen du atal honek.

    Ideia berriak jasotzeaz gaiz, zure herrian nahiz eskualdean burututako ekintzak hemen zintzilikatu ditzakezu ere, horrela beste kideei ere lagungarri suertatzeko.

    berriketa

    Berriketa gunea

    Esperientziak eta iritziak trukatzeko tartea da honako hau. Erregistratu zaitez eta hasi berriketan!

    posta-e. mezua idatzi Sindikatu

    EUSKARAREN GIZARTE ERAKUNDEEN KONTSEILUA
    Gipuzkoa Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 ANDOAIN Tel. (00 34) 943 591 200
    Lapurdi 1, Arsenal Plaza 64100 BAIONA Tel. (00 33)0559 255 041
    Nafarroa Garaia Alkaiaga industria poligonoa, Banarta kalea 6, 31789 LESAKA Tel. (00 34) 948 638 156

    Aztiker eta KAMek elkarlanean egina