Erabiltzailearen login-a

Euskaraz Bai Dinamika

1hZE, jendaurrean euskaraz non?

Altzako Larratxo kalean zerbitzua euskaraz non topa daitekeen zehazteko, argazkiak egin dizkiete jendaurrean ari diren langileen erdiak edo gehiago euskaldunak dituzten establezimenduei.
0

1hZE, euskara ikastera gonbidatzeko bideoa

1hZE Bideoa
'Lehen hitzetik zerbitzua euskaraz' kanpainaren baitan, jendaurrean lan egiten duten langileak euskara ikastera gonbidatzeko bideoa sortu dugu. Kanpainan parte hartzen ari zareten herriei proposatzen dizuegu ahalik eta zabalpen handiena ematea: posta elektroniko bidez zabalduz, zuen herrietako web eta blogetan eskegiz, kanpainaren aurkezpen saioak antolatuz...
5
Bataz bestekoa: 5 (1 balorazio)

1hZE kanpaina Donibane Lohizunen

Donibane Lohizuneko Euskaraz bai taldeak 1hZE kanpaina abiatu du, kanpaina esplikatzen duen gutun banaketa baten bidez. Hurrengo urratsa ekainaren 12an izanen da. Donibane Lohizuneko hainbat komertziotan inkestak eginen dira euskararen erabileraren eta jakintzaren inguruan. Horretarako gomita bidaltzen diete euskaltzaleei inkesta egiten parte hartzera animatuz.
0

1hZE, orga bete euskaraz

Altzan, 'Lehen Hitzetik Zerbitzua Euskaraz' kanpainaren baitan kartel berezia egin dute Larratxo auzoan kanpainaren neurketak izan dituen emaitzen berri emateko.
0

IKERKETA: euskara publizitatean?

Bizarrain elkarteak ikerketa egin du Altzako postontzietako publizitatean euskarak duen presentziaz. Gainera sinadurak bilduko ditu saltegiei eskatzeko publizitatea euskaraz ere egitea. Lan horren berri eman dute Hitza eta Noticias de Gipuzkoa egunkariek.
0

Azkoitiko euskalgintzak parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak

Azkoitiko hainbat elkarte, talde eta norbanakoz osatutako euskalgintzaren lan-taldea euskararen garapen osoa lortzeko urratsak ematen ari da, Kontseiluarekin bat eginik. 2010. urte honetan, Kontseilutik bideratutako Hizkuntza Politika Neurketan parte hartu du, horretarako herriko hainbat dokumentu, txosten, agiri, datu jasotzen aritu dira eta guztiak neurketarako prest utzi dituzte. Uda ostean, berriz, alde batetik MINTZALAGUN proiektuari behar duen bultzada emateko asmoa dute, eta bestetik, Kontseiluak antolatu duen 1.
0

'Lehen hitza euskaraz' jaialdia

Joan den urtean bezala, aurten ere San Juan bezperan ospakizun berezia antolatu du Lesakako Euskara Batzordeak. Honela, 19:00etan Plaza Berrian eta Antoiu karrikan etxeen izenak jarriko dira kalejiran eta 20:00etan komentuan antzerkia, abesbatzaren emanaldia, sua, berendua, Etnia musika taldea eta bertze hainbat ikusgarri izanen dira, Lehen hitza euskaraz izenburupean. Ikusi argazkiak hurrengo loturan:
0

Sinadura bilketak, publizitatea euskaratzeko eskatuz

Altzako jaietan, ekainean, sinadura bilketak egingo ditu Bizarrain elkarteak, publizitatea euskaratzeko eskatzeko hainbat entitateri
0

1. hitzetik Zerbitzua Euskaraz

‘Lehen hitzetik zerbitzua euskaraz’ eragite-ekintza jarri du abian Kontseiluak, alor sozio-ekonomikoa euskalduntzeko erabakigarria den zerbitzuen alorra eragiteko. Euskara zerbitzu-hizkuntza izatera iristeko, nahitaezkoa da jendaurreko zerbitzua eskaintzen duten enpresa, zerbitzu eta entitateetan bezeroak euskaraz artatzeko adina gaitasun ez duten langileek euskara ikastea. Horregatik, jendaurreko zerbitzua eskaintzen duten langileen euskalduntzea sustatuko da, herriz herri.
0

Euskaraz bai hilabetea Uztaritzen

Herriko Etxeak, Uztaritzeko Euskaraz bai jarraipen taldeak eta Kontseiluak Euskaraz bai hilabetea aurkeztu dute. Uztaritzeko merkatuan egin den aurkezpen ekitaldian 'Uztaritzen Euskaraz bai' plaka ezarri dute
0
Syndicate content

posta-e. mezua idatzi Sindikatu

EUSKARAREN GIZARTE ERAKUNDEEN KONTSEILUA
Gipuzkoa Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 ANDOAIN Tel. (00 34) 943 591 200
Lapurdi 1, Arsenal Plaza 64100 BAIONA Tel. (00 33)0559 255 041
Nafarroa Garaia Alkaiaga industria poligonoa, Banarta kalea 6, 31789 LESAKA Tel. (00 34) 948 638 156

Aztiker eta KAMek elkarlanean egina