Erabiltzailearen login-a

Norbanakoen erabilera

Berba xelebren lehiaketa

Abenduaren 3an Euskararen Eguna da, eta euskara maite dugula adierazteko lehiaketa bat proposatzen dizuegu. Hain zuzen, eskualdeko hainbat herritan "Berba Xelebreen Lehiaketa" antolatu dugu. Lehiaketan parte hartzeko, lehendabizi, zure euskalkiko berba xelebreren bat aukeratu (edo esakera zaharren bat), zure gustukoena, zuretzat esanahi polita duena. Ondoren, herriko hainbat tokitan (tabernetan, toki publikoetan...) papertxoak eta postontziak jarri ditugu. Beraz, BETE PAPERTXOA ZURE BERBAREKIN ETA DATUEKIN ETA BOTA POSTONTZIRA!!!
0

Tabernareiei euskaraz bideo leihaketa

Urretxu-Zumarragako Zintzo Mintzo eta Legazpiko Zingo Zango euskara taldeek, eta Urola Garaiko Euskara Zerbitzuak antolatuta, tabernetan euskararen erabileran eragiteko bideoklip lehiaketa antolatu zuten. 5 bideo aurkeztu zituzten.
0

Egizu Getxo euskaldun elkartea

IzaeraEuskara taldea
Lan-ildo nagusiaBeste
Lan-ildoakNorbanakoen erabilera

PARKEAN EUSKARAZ

Olaberriko euskara batzordeak “parkean euskaraz” egitasmoa abian jarri du. Egitasmoak, arratsaldeetan parkeetan seme-alabak zaintzen dituzten gurasoek euskara erabiltzera gonbidatzen du. Pertsona bakoitzak tratu bat eginen du besteekin bere ahalmenaren heinean euskaraz komunikatzeko konpromisoa hartuz. Guzti honen helburua kalean euskararen erabilera indartzea da. Parte hartzeko fitxa bat bete behar da eta tratua egina dago. Informazio gehiago nahi ezkero, teknikariarekin harremanetan jarri 943 88 14 34 telefonora deituz.
0

"AHOZ GOZATU", PINTXOA EUSKARAZ ESKATU

Ostalaritzan euskararen erabilera bultzatzeko, Txorierriko Mankomunitateak kanpaina berri bat jarriko du martxan Txorierriko herrietan, “AhoZgozatu” lemapean. Kanpaina hau irailaren 19an (igandea) 12:30etik 15:00retara burutuko da, eta ordutegi horretan, parte hartuko duten tabernetan, ohikoa baino merkeagoak izango diren pintxoak egongo dira salgai.
0

Helduen hezkuntza iraunkorra euskaraz

Helduen irakaskuntza iraunkorreko ikastetxeak euskalduntzeko proiektua aurkeztu du Gasteizko Euskharan kultur elkarteak. Horretarako egoitzak zaharberritu, irakaslez eta material didaktikoz hornitu eta ikastaro malguak antolatzea proposatzen du, besteak beste.
0

Euskaldun izateko hautu kontzientea eragin

Euskaldun izateko hautu kontzientea egingo duten pertsonak garatzen laguntzeko, BAZARA egitasmoa jarri dute abian Arrasate-Aretxabaletako Arizmendi Ikastolan. Bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=smmy2fjsZmA
5
Bataz bestekoa: 5 (1 balorazio)

BERBETAN: Bertako esamoldeak zabaltzeko, komikia

Lea-Artibaiko zenbait esamolde zabaltzeko, komikia argitaratu du Lea ArtiBAI EUSKARARI elkarteak.
0

'Hitza Jasoz' proiektua

'Hitza Jasoz' proiektua garatzeko hitzarmena sinatu dute Badihardugu elkarteak eta Usurbilgo Udalak.
0

Ahozkotasuna lantzen haurrekin

Jendaurrean hitz egiteko oztopoak eta beldurrak gainditzeko ikastaroa egin dute 9 urtetik 12 urte bitarteko 1000 ikaslerekin, Donostian. Euskararen Udal Patronatuak eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak garatu dute ahozko komunikazioan trebatzeko programa.
0
Syndicate content

posta-e. mezua idatzi Sindikatu

EUSKARAREN GIZARTE ERAKUNDEEN KONTSEILUA
Gipuzkoa Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 ANDOAIN Tel. (00 34) 943 591 200
Lapurdi 1, Arsenal Plaza 64100 BAIONA Tel. (00 33)0559 255 041
Nafarroa Garaia Alkaiaga industria poligonoa, Banarta kalea 6, 31789 LESAKA Tel. (00 34) 948 638 156

Aztiker eta KAMek elkarlanean egina