Erabiltzailearen login-a

Zure udalaren hizkuntza-politikaren neurketan parte hartu nahi?

2006 urtean udalen Hizkuntza-politiken lehenengo ebaluazioa egin zuen Kontseiluak. Orain, herrietako euskaltzaleongana jotzen dugu berriro ere, ebaluazioa egiteko ezinbesteko zaizkigun datuen bilketan parte hartu eta Kontseiluarekin elkarlanean aritzea eskatzeko.
2006an 66 udalerriren neurketa egin zen; eta 2008 urtean ebaluatutako herri kopurua handitu zen 100 udalerri baino gehiagotara iritsiz.
Kontseiluaren asmoa da herri horiek udal legealdi bakoitzaren bukaeran ebaluatzea, lau urtean behin, alegia. Bada, 2010ean bigarren neurketa egingo du Kontseiluak ebaluatutako herri horietan guztietan, lehenengo neurketaren emaitzarekin alderatzeko.
Beraz, zuen herrian neurketa egiten parte hartu nahi baduzue, jakinaraz iezaguzue, gure antolaketa horretara doitzeko.

EranskinaTamaina
Euskalgintzari gutuna 2010.pdf69.88 KB
Azalpen orokorrak 2010-EBDH.pdf64.37 KB

posta-e. mezua idatzi Sindikatu

EUSKARAREN GIZARTE ERAKUNDEEN KONTSEILUA
Gipuzkoa Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 ANDOAIN Tel. (00 34) 943 591 200
Lapurdi 1, Arsenal Plaza 64100 BAIONA Tel. (00 33)0559 255 041
Nafarroa Garaia Alkaiaga industria poligonoa, Banarta kalea 6, 31789 LESAKA Tel. (00 34) 948 638 156

Aztiker eta KAMek elkarlanean egina